Salneurri bakarra talde bakoitzeko (50 pertsona gehienez, bakarra gutxienez)
Castellano, Euskara, Français
Hondarribia guztiz ezagutzeko gidaturiko bisita Alde Zaharra oinez ezagutzen hasten da. Geldialdiak izango dira plaza eta kale nagusietan, baita aberastasun historikodun txokoetan ere. Ibilaldia marinel-bailara eta arrantza-porturaino iristen da: lonjak, itsasontzien amarratzeak eta arrain-hustuketaren azalpen zeatzak Hondarribiak duen marinel-sena ezagutzen lagunduko dizu.
Gidaturiko bisita Jaizkibel mendian dagoen XVI. mendeko Guadalupe Birginaren Santutegiraino igotzearekin amaituko da. Ermita ezagutzeaz gain, handik Bidasoako eskualdearen eta Txingudiko badiaren ikuspegi paregabeaz gozatzeko aukera izango duzu.
Ekintza hau antolaturik daukaten egunak egutegian urdinez agertzen dira. Jarduera hau beste egunen batean egin nahiko bazenu osorik zuretzat erreserbatzeko aukera duzu (taldeentzat bereziki pentsatua).