Salneurri bakarra talde bakoitzeko (50 pertsona gehienez, bakarra gutxienez)
Castellano, Euskara, Français
Kantauriar kostaldeko itsasaldiez gainera, Jolaskiren flota itsasontzian taldeentzat pentsatuak dauden edo enpresen sustagarri bezela planteatzen diren ekintza gastronomikoak antolatzeko prestaturik dago.
Itsasertzeko itsasaldiaz gainera laketontzian show cooking motako zuzeneko gastronomia ikuskizunekin gozatu ahal izateko esperientziak izango dituzu. Janaria nola prestatzen den ikustea ez da izango bidaiariek gozatzen duten bakarra, gero dena dastatzeko aukera izango baitute.
Artisau-lanazko sagardoaren gipuzkoar ohituraren arloan edari honen dastaketa egin daiteke, baita ekintza honekin batera hartzeko kanpoko catering bat ekarri ere.
Kala batean gelditu, ainguratze ekintzak egin edota talde-lana hobetzeko kirolaren batean jardutea… Jolaskin zuretzat moldatutako gehien interesatzen zaizun esperientziak antolatu ditzakegu. Informazio gehiagorako harremanetarako atalean sartu eta bidali iezazkiguzu zure iradokizunak itsasontzi irteera edo ekintza antolatu iezazugun.
Ekintza hau antolaturik daukaten egunak egutegian urdinez agertzen dira. Jarduera hau beste egunen batean egin nahiko bazenu itsasontzia osorik zuretzat erreserbatzeko aukera duzu (taldeentzat bereziki pentsatua)